ZARTek espazio anfitrioi gisa hartzen ditu proiektu artistikoak, sortzen direnetik amaitu arte edo erakusketa hasi aurreko unera arte.

ZART egoitza propiorik ez duen ekoizpen taldeei zuzenduta dago. Hauek biltzeko, eztabaidatzeko, kontzeptu-probak egiteko, finantzaketa-iturriak aztertzeko eta balio artistikoko kateko gainerako eragileekin (ekoizleak, zuzendariak, diseinatzaileak, interpreteak, argi- eta soinu-teknikariak, etab.) harremanetan jartzeko aukera izan dezaten nahi dugu. Gainera, ekoizpen horietarako behar diren entseguak, tailerrak, bilerak, ikerketa-saioak eta hitzaldiak bertan egin daitezke.