Teatro musikaleko tailerrak
- ZARTek antolatuta
Gurutze Beitiak, Iñaki Marurik eta Maitane Zalduegi-Viarek emandakoa.
Diziplina honetako hiru irakasgai nagusiak lantzen dira: interpretazioa, kantua eta dantza.
Ikasturtean zehar saioak egingo dira hainbat diziplinatako irakasle gonbidatuekin, gure helburuei balioak gehituko dizkieten beste ikuspegi bat eman dezaten. Horietako bat, adibidez, atrezzoan eta eszenografian aditua den irakasle batekin, ikasleek lantzen ari den obraren eszenografia egin dezaten.
Helburua musika-lan bat sortzea da. Dinamika pedagogikoa obrak eskatzen dituen zailtasun tekniko eta artistikoei aurre egitea eta horiek lantzea litzateke. Eginez ikasten dugu. Beraz, kantua, dantza eta interpretazioa lantzeaz gain, obra bat sortzeko eta horren "muntaia" burutzeko esperientzia izango dugu.
Proiektuak, pedagogia ludikoarekin bada ere, kalitate handia du bai irakasleekin, bai landu beharreko ikasgaiekin, bai tailerraren proposamen eszenikoekin eta helburuekin.








