"Love and Money" antzerki-ekoizpena euskaraz

  • Koreografia eta mugimendu eszenikoa Maitane Zalduegi-Viar

Produkzioa: Pabellón 6 – Gazte Konpainia Arriaga Antzokiaren laguntzarekin
2022ko azaroaren 4tik 27ra.
Alderantziz kontatutako fabula garaikide ilun honetan, Dennis Kellyk planteatutako funtsezko galdera hau izan liteke: zer geratzen da maitasunarekin diruarekin obsesionatuta dagoen gizarte batean? Zorpetutako bikote baten infernuetara jaitsiz, kontsumo-gizarteari eta neoliberalismoaren indarkeriari buruz galdetzera gonbidatzen gaitu. Baita geure nahiez ere.