Lege-oharra
Identifikazioa eta jabetza
Informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatzen den moduan zartingenio.com webgunearen jabetza jarraian aitortzen da:
- Jabea: Zart Ingenio E.M.S.
- IFZ: B72675812
- Helbidea: Jon Arrospide kalea 11, 2.solairua, departamentua 10, 48014 Bilbao, Bizkaia.
- Helbide elektronikoa: info@zartingenio.com
- Webgunea: https://www.zartingenio.com/
Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak
Zartingenio.com (hemendik aurrera "webgunea" ala "web-a" soilik) webgunearen jabea Zart Ingenio E.M.S. da.
Legezko ohar honek webgune honetan sartzeko eta webgunea erabiltzeko arautzen dituen baldintza orokorrak jasotzen ditu.
Webgunearen erabilerak baldintza orokor hauek zehatz eta osotara onartzera behartzen du, erabiltzailea sartzen den momentuan argitaratua dagoen bertsioaren arabera eta webguneak eskeintzen dituen zerbitzu ezberdinek dituzten baldintza bereziak betetzeko kalterik gabe.
Webgunearen edukien jabetza intelektuala
Webgunea osatzen duten elementu guztiak, bai eta egitura, diseinua eta kodigoa ere, kontrakoa zehazten ez bada, Zart Ingenio E.M.S. titulartasunekoak dira, eta industria-jabetza eta jabetza intelektualaren arauez babestuak daude. Erakunde laguntzaileak bere logotipo eta markaren gain berez duten titulartasun osoari kalterik gabe ulertuz.
Webgunearen edo webgunea osatzen duten edozein elementuren erreprodukzio, aldaketa, banaketa edo eta komunikazio publikorik ezin daiteke egin, aurrez aldetik Zart Ingenio E.M.S.re baimen idatzia izan gabe.
Webgunearen erabiltzaileek honetan dagoen edukiaren erabilera pribatu eta pertsonala egin dezakete soilik.
Webgunea edo eta webgunea osatzen duten edozein elementuren erabilera, helburu komertzialarekin zein legez kontra jotzeko helburuarekin egina, guztiz debekaturik dago.
Hirugarren batzuek webgunearen edukiaren erabilerarekin eratorritakoagatik Zart Ingenio E.M.S. ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko eta egokitzen diren zibil edo eta zigor-arloko akzio guztiak aurrera eraman ahal izango ditu baldin eta erabiltzaileak eskubide hauek urratzen baditu.
Datu pertsonalen babesa
Zart Ingenio E.M.S.k webgune honetan ez dela jasotzen inolako datu pertsonalik (abenduak 13ko, Datu Pertsonaletarako Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren definizioa jarraituz) ohartarazten du. Webgunean hartzen den beste edozein datu (bisitak edo sarrerak adib.) estatistikak izateko helburuarekin jasotzen dira eta ez daude identifikatu daiteken inorekin loturik.
Cookie-ak
Webgunea-k "cookie"-ak erabili ditzake, webgunearen eduki dinamikoaren funtzionamendurako eta erabiltzaileak bistaratzerik hoberena lortzeko beharrezkotzat jotzen badira.
Webgunean erabiltzen diren "cookie"-ak, beti ere, aldi baterako izaera dute eta erabiltzaileak saioa bukatzen duenean desagertuko dira. "Cookie"-ak ez dira erabiliko inola ere informazio pertsonalik jasotzeko.
Aldaketak
Webgunearen prestazioak hobetzeko, Zart Ingenio E.M.S.k bere kasa, edozein momentuan eta erabiltzaileari aldez aurretik jakinarazi gabe, aldi baterako webgunearen aurkezpena, ezarpena, zehaztapen teknikoak eta zerbitzuak aldatu, luzatu edo egonean uzteko eskubidea gordetzen du.
Erabiltzeko baldintza hauek eta beste baldintza bereziak edozein momentuan aldatzeko eskubidea gordetzen du baita ere.
Hiperestekak
Webgunean gure erabiltzaileentzako interesgarria izan daiteken hirugarren batzuek sortutako edukira iristeko estekak daude. Zart Ingenio E.M.S. edukietara iristeko estekak ematen du soilik eta inola ere ez da edukiaren erantzule ez eta haurrak nabigatzeko segurtasun-parametroen moldaketaz ere. Zart Ingenio E.M.S.k ez du webgune hoietan azaldu daiteken edozein eduki, informazio edo zerbitzuengan inolako erantzukizunik bere gain hartzen, eta estekak informazio izaerarekin bakarrik sartzen ditu eta, edozein kasuan ere, eduki horren titularra den pertsona edo erakunde, edo eta eduki hori azaltzen duen webgunearen jabe eta Zart Ingenio E.M.S.ren arteko harremanik ez dute berekin ekartzen.
Informazio eta erantzukizun-amaierari buruzko klausula
Zart Ingenio E.M.S.k webgunean izan daitezken akats tipografiko, formal edo zenbaki akatsen gainean ez du erantzukizunik hartzen, ez eta bertan dagoen informazioaren zehaztasunarengan ere.
Webgune honetan aurkitu daiteken informazioa izaera orokorra du. Informazio sakon, zehatz eta eguneratua beharrez ez delarik eta helburu orientagarriarekin bakarrik ematen delarik, informazioaren eta haren erabilera eta erabileraren ondorioen gaineko erantzukizuna expresuki ukatzen da. Jazarpen, bullying, mehatxu, estafa edo eta beste arrisku edo delituarekin harremana duen edozein gertaeraren aurrean, gai hauetan espezializaturik dagoen profesional kalifikatuen edo Estatuko segurtasun-indarren aholkularitzara jotzea gomendatzen da.
