ZART aretoa ekoizpen artistikoen garapen integralerako ezaugarri espezifikoak dituen gunea da.
Ekoizpen artistikoak modu integral, seguru eta erosoan asmatu, diseinatu, antolatu, kudeatu, entseatu eta burutzeko egokituta dago.
Besteak beste, hauek ditu: zamalanetarako sarbidea, wifia, berogailua eta aire girotua, airea berritzea, bi bainugela oso, kafeontzia, mikrouhin-labea, hozkailua eta osagarriak. Atsedenaldietan eta lan-saio luzeetan otamena hartzeko gune aproposa, behar izan ezkero bilera-gela era bihur daitekeena, adibidez.
Zure eskura jartzen dugu, hilabeteka, asteka edo orduka, zutaberik gabeko eta erabilera anitzeko espazio gardena (16m x 7,50m x 3m) askotariko jarduerak egiteko: arte-ekoizpen osoak, ikerketa, egoitzak, tailerrak, masterclassak, grabazioak, argazkigintza, castingak, bideobookak, etab.
Bilboko Deustuko Erriberan hirugarren sektoreko erabileretarako eraikin baten bigarren solairuan dago kokatuta.
Informazio gehiago edo aretoa erreserbatu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke formularioaren bidez edo info arroba zartingenio puntu com helbidera idatziz.
Funtzio anitzeko espazioa
Lokala espazio multifuntzionala da, hirugarren sektoreko erabileretarako eraikin batean dago, eta aipatutako jarduerek eskatzen dituzten baldintzak betetzen ditu: ekintza artistikoetarako espazio espezifikoa, zabala, argia, zutaberik gabea eta premien arabera partzialki moldatu daitekeena.
Lokala ez da erakusketa-leku bat, proiektuak jendaurrean aurkeztu aurreko sormen-lan guztiak garatzeko, entseatzeko eta prest jartzeko lekua baizik: erakusketak, antzerki eta dantzako pieza eszenikoak, performanceak, film laburrak edo bideo artistikoak, besteak beste.
Zart un espacio para la danza
Zart Ingenio un espacio para teatro
Baliabide eta zerbitzuak
Lokala ekoizpen artistiko oso baten beharrei erantzuteko egokituta dago, proiektuaren etapa guztietan.
Duela gutxi berritutako funtzio anitzeko espazioak honako hauek biltzen ditu:
Zutaberik gabeko espazio garbia, 120 m²-koa, eta bi bainu oso (ur beroaekin), horietako bat egokituta.
Airea berritzeko sistema.
Berokuntza eta aire girotua.
Ateraino ibilgailuz sartzeko aukera, zama lanetarako sarbidea.
"Bulego" erako sukaldea, hozkailuz, mikrouhin-labez, kafe-makinaz, harraskaz eta abarrez hornitua.
WiFi.
Mahaiak, jarleku jarraituak eta aulkiak.
Lau manpara bereizle, mugigarri eta erabilera anitzekoak (hanka eszenikoak, aldagela eratzeko, lan-espazioak bereizteko, etab.)