Berriak eta Jarduerak
Eszenografia eta atrezzo tailerra

DEMA, Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak antolatuta.
Eszenografia- eta atrezzo-ikastaroa Bizkaiko kultura eta sormen-industrien LABORLAN programaren barruan dago. "Kultura eta sormen-industriei aplikatutako makineria eszenikoa" prestakuntza-programaren parte da, hain zuzen. Irakaslea: Toni Iglesias.
Ikastaroaren azken modulua ZART espazioan eskaini zen.

Irakurtzen jarraitu
Kolaborazioak | Zart-en jasotako proiektuak
Gilkitxaro "Identitarteak" antzezlana

Proiektuaren entseguak Zart espazioan eraman dira aurrera.
Gilkitxaro antzerki taldeak 'Identitarteak' antzezlana estreinatuko du gaur iluntzean, Lemoan. Lutxo Egiarena da testua, eta Galder Perez, Ane Zabala eta Aitor Garcia de Bikuña ariko dira taula gainean.

Irakurtzen jarraitu
Koreografia Diseinua
"Mierda de ciudad" antzezlana, western musikala

- Koreografia eta Mugimendu eszenikoa, Maitane Zalduegi-Viar.
Porrotari buruzko obra. Kolonoen karabanak, hasteko leku hobe baten bila. Bere lekua bilatzen duen belaunaldi bat. Punka iritsi da. Duelua. Westernaren isiltasun existentziala.
Olatz Gorrotxategi (Bilbo, 1982) antzerkigile, eszena-zuzendari eta aktoreak 'Mierda de ciudad' euskal rock erradikalaren gorakada eta beherakadaren inguruko western musikala estreinatuko du martxoaren 12an Barakaldo Antzokian. Laurogeiko hamarkadako aldarrikapen nagusien ibilbidea da lana: intsumisioa, mugimendu antinuklearra, abortatzeko eskubidea, etab.

Irakurtzen jarraitu
Koreografia Diseinua
"Love and Money" antzerki-ekoizpena euskaraz

- Koreografia eta mugimendu eszenikoa: Maitane Zalduegi-Viar
Produkzioa: Pabellón 6 – Gazte Konpainia Arriaga Antzokiaren laguntzarekin
Alderantziz kontatutako fabula garaikide ilun honetan, Dennis Kellyk planteatutako funtsezko galdera hau izan liteke: zer geratzen da maitasunarekin diruarekin obsesionatuta dagoen gizarte batean? Zorpetutako bikote baten infernuetara jaitsiz, kontsumo-gizarteari eta neoliberalismoaren indarkeriari buruz galdetzera gonbidatzen gaitu. Baita geure nahiez ere.

Irakurtzen jarraitu
Kolaborazioak | Zart-en jasotako proiektuak
Dantza garaikidearen tailerra ACT FESTIVAL 2023ren egitarauan

- ZART espazioan jasotako tailerra
Guillem Jiménez koreografoak mundu digitalean gorputzaren irudikapenen saturazioa hurbiltzea (eta eztabaidatzea) proposatzen digu. Mugitzen ari diren gorputzen bideoen found footage digitaletik abiatuta, plano digitaletik fisikora igaroko ditugu eta eboluzionatu egingo ditugu. Internet gorputzen mugimenduan dauden irudiz beteta dago, gorputz ezberdinen mugimendu ugariz. ACLUCALLS, ACT2022n aurkeztuko duen postnternet balleta eraikitzeko erabili duen lan-metodologia partekatuko du.

Irakurtzen jarraitu
Koreografia Diseinua
"Munduari itzulia 80 egunetan" antzerkirako moldaketa

Egilea: Galder Perez.
Zuzendaria: Ugaitz Alegria Ituarte
Elenkoa: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Leire Ormazabal
Koreografia: Maitane Zalduegi-Viar
Ekoizpena: GLU GLU.
Informazio gehiago: gluglu.eus

Irakurtzen jarraitu