"Munduari itzulia 80 egunetan" antzerkirako moldaketa

Egilea: Galder Perez.
Zuzendaria: Ugaitz Alegria Ituarte
Elenkoa: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Leire Ormazabal
Koreografia: Maitane Zalduegi-Viar
Ekoizpena: GLU GLU.
Informazio gehiago: gluglu.eus
Glu Gluk familia osoarentzako antzezlan berri bat aurkezten du, elkarbizitzaren alde egiten duen abenturazko istorio bat. Abiapuntua “Munduari itzulia 80 egunetan” liburu ospetsua izango da, Julio Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea. Glu Gluren lanetan ohikoa den bezala, antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala izango da.







