Lau-hilabeteko Antzerki musikaleko Tailerra
- Irakasleak: Gurutze Beitia, Iñaki Maruri eta Maitane Zalduegi-Viar
- Iraupena: 51 ordu
- Datak: 2023ko martxoaren 1etik, ekainaren 28ra
- Egunak eta ordutegia: Asteazkenak, 18:00etatik 21:00ak arte

Antzerki musikaleko Tailerra
Xehetasunak:
ZART Ingeniok martxoaren 1ean estreinatu du lau-hilabeteko Antzerki musikaleko Tailer hau, Gurutze Beitia, Iñaki Maruri eta Maitane Zalduegi-Viar irakasleekin.
Helburua 20-30 minutuko musika-lan bat sortzea da. Dinamika pedagogikoa obrak eskatzen dituen zailtasun tekniko eta artistikoei aurre egitea eta horiek lantzea litzateke. Eginez ikasten dugu. Beraz, kantua, dantza eta interpretazioa lantzeaz gain, obra bat sortzeko eta horren "muntaia" burutzeko esperientzia izango dugu.
Proiektuak, pedagogia ludikoarekin bada ere, kalitate handia du bai irakasleekin, bai landu beharreko ikasgaiekin, bai tailerraren proposamen eszenikoekin eta helburuekin.
3 ordutako 17 saioz osatua dago tailerra, osotara 51 orduko iraupena duela.


