Viewpoints eta site-specific performance buruzko tailerra
- ZART Ingeniok antolatuta
- Irakaslea, Borja Ruiz Osante
Viewpointak entrenamendu eszenikoak dira, baita Mary Overlie koreografoak sortutako estrategia eta filosofia sortzaile bat ere. Geroago, Anne Bogartek garatu zuen, ikuspegi teatralago batekin.
Borja Ruizek aktiboki landu ditu Viewpointak bere konpainia den Kabia Teatrorekin, eta gaur egun bere hizkuntzaren funtsezko zatia da.
Tailer honek Viewpointetan sakonduko du ikuspegi praktiko batetik. Denboraren eta espazioaren pertzepzioarekin eta maneiuarekin lotutako tresnek une eszenikoak osatzen lagunduko digute, entzute aktiboaren eta inprobisazioaren bidez. Horrek, aldi berean, eszenako gorputzen dinamikari eusten dioten funtsezko oreka ezegonkorrekin jolasteko aukera emango digu: erabakitasunaren eta malgutasunaren arteko oreka, aurreikus daitekeenaren eta aurreikusi ezin denaren artekoa, eta norberarenganako arreta eta ingurunearekiko arreta.






