Dantzako prestakuntza eta entrenamendua eszenako profesionalentzat

Proiektuaren helburua da dantzako etengabeko prestakuntza-tailer bat diseinatzea edozein diziplina eszenikotako interprete eta profesionalentzat, dantzan aritzen direnak izan ezik. Emandako prestakuntza diziplina honetako lan-estrategietan eta tresnetan oinarrituko da. Estrategia eta tresna horiek interesgarriak dira sektoreko aktoreak eta gainerako profesionalak eszenan gauzatzeko.

Tailer honen helburua da egonkortasuna lortzea eszenako profesionalen prestakuntzan, birziklatzean eta dantzan eta mugimenduan entrenatzean, klase espezifikoen errutina eta interesa eskainiz, espazio eta ordutegi egokietan, eta hori guztia haien beharretara egokitutako malgutasunez eta arintasunez.

Klaseek eduki eta tailerreko egitura espezializatuen planteamendua izango dute.



Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila logoa

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailaren babesa jaso du.